top of page

Zergaitik?

Eco Chance enpresa gara eta enpresa hau hainbat arazori soluzioa emateko sortu izan da, arazoen artean hauek aurkitzen dira.

 

Animalien aurkako gehiegizko indarkeria murriztu

 

Ingurugiro eta nekazaritza sailak argitaratutako datuek honela esaten dute: 2,2 milioi behia, 38,7 milioi txerri, 11 milioi ardi, 1,14 ahuntza, 669,6 milioi hegazti eta 49,3 milioi untzi dira sakrifikatuak urte bakoitzean Espainian; gutxi gorabehera 771 milioi animalia guztira. Mundu mailan zifrak aztertzen badira berriz, zifra 63000 milioi animaliara heltzen da.

 

Aurretik esandakoak harritzen zaitu? Ba are eta harrigarriagoa da sakrifikatutako animalia kopurua planetan bizi garen gizaki kopuruarekin alderatzen badugu. Urtero munduan munduko biztanleria baino 9 bider animalia gehiago sakrifikatzen dira.

 

Mendebaldeko kulturek zehazki, bere dieta okeladun produktuetan oinarritzen dute dieta eta egia da onak izan ahal dirala baina erabilera justu batean. Kantitateek gora egiten duten momentuan ondorioak kaltegarriak izan daitezke eta kasu honetan, gure herrialdeak produktu hauen erabilera arrunta izugarri gainditzen du eta hori hainbat aspektutan islatzen da.

 

Lehenengo aspektua, animalistentzat garrantzitsuena gure ustez, milioka animalien industralizazio sistematikoa da; haien bizi iraupen laburrean egoera oso bortitzetan bizitzera behartuta daudenak. Haien bizitzak industrializatzen ari dira, haien sufrimendua salmentan jartzen ari da eta guztia haien agonia jaten bukatzeko.

 

Errealitatetik oso urruti geratzen da mendiko landa berdeetan libre bizitzen den behiaren irudia edota lumadi ezin hobea duen oiloarena. Errealitatean behiak bizileku txikietan bizi dira, non mugitzeko ere ez dute lekurik, soilik burua atera eta jateko zulo bat. Oiloak metro karratu oso gutxiko lekuetan bizi dira non askok batera bukatzen dute eta hor ezin dira ez mugitu ez lekuz aldatu. Hori dela eta, askotan oiloen artean kanibalismoa da nabarmena. Egunero, animalia honek jateko eta gaixorik ez jartzeko objektiboarekin bizi dira, geroago gizakiak diru asko irabazteko.

Berdina gertatzen da kontsumora bideratuta dauden animalia guztiekin. Baina ez dago hainbeste animalia egoera egokietan hezteko beste aukerarik. Horrela izango bazen, planetan ez zen egongo gu bizitzeko espaziorik. Beraz dietan animalien gehiegizko kontsumoa da, eta hau gero eta gehiagora badoa industrializazioa murriztea ezinezkoa da.


 

Okelaren gehiegizko kontsumoak ekartzen dituen osasun arazoak

 

Okela gorria ezaguna da gaixotasun jakin batzuekiko duen erlazioagaitik. Hala da, hiltzeko arriskua eragiten duten hainbat gaixotasun eragiten dituzte eta hauek prebenitzeko dagoen soluzio errazena okela gorriaren kontsumoa murriztea da.

 

Estatu Batuetan eta kultura hispanoan ia egunero ikusten da okelaren kontsumoa eta egia da ez dela beharrezkoa dietatik guztiz ezabatzea, kontsumo kontrolatu batek onurak ere ekartzen ditu eta. Okelaren gehiegizko kontsumoak halako arazoak eragin ditzake:

 

  • Okelak diabetesak eragin ditzake: Gehiegizko lipoazido saturatuen suministroak intsulinaren erresistentzia eragin dezake eta horrek ondo egiten dio azukrearekin erlazionatutako gaixotasunen agerpenari. Eta generalki animali produktuak lipoazido saturatu asko dituzte.

  • Okelak obesitatea eragiten du: Aurretik aipatutako lipoazido saturatuak obesitatea ere izatea errazten dute eta obesitatea beste gaixotasunak izateko faktore arriskutsua da; besteak beste: infartoak, odolaren ponpaketan zailtasunak…

  • Okelak hezurrenganako eragin okerra: Okela produktuek fosforoa kantitate oso altuetan dute eta aztertzaile askok baieztatzen dute fosforo kantitate altuek kaltzioa ezabatzen dutela hezurretatik. Ondorioz osteoporosia edo halako gaixotasunak sortu ahal dira.

  • Okela kantzerrerako arrisku faktorea da: NIH-ak munduko medikuntza ikerketa instituzio nagusienak baieztatu zuen 2001. urtean okela gorriaren kontsumoak kantzerra izateko arriskuaren igoerarekin erlazio estua zuela. Adibidea argia da: Argentina eta Uruguay okela kontsumitzaila nagusienak dira herrialde ezberdinen artean, era berean bular, pankreas eta heste kantzer tasa altua duten herrialdeak dira ere.

  • Okelaren kontsumoak infekzioak eta minak eragiten ditu: Animalietatik datorzen produktuak azido arakidoa dute, eta substantzia infekziosoak horretaz osotzen dira. Substatzia horiek neurodermitis, hesteetan infezioak, asma, artitris, atrosis eta halako gaixotasunen agerpenean dute eragina.

  • Okelaren gehiegizko kontsumoak depresioak sustatzen ditu: Okelak psikis-aren gan efektu negatiboa du eta ikerketa batek erakutsi zuen begetariano eta okela jaleen artean desberdintasun izugarria zegoela depresioekiko, hau da, begetarianoek askoz gutxiago sufritzen zuten depresioei dagokionez.

 

 

Gehiegizko kutsadura murriztea

 

FAO-aren ikerketa batek esaten duen modura abeltzaintza sektoreak berotegi efektuko gas asko produzitzen ditu, 18% gehiago garraio sektoreak baino. Beraz, kutsaduraren arrazoietako bat sektore hau da. Planetaren beroketa, kutsadura atmosferikoa eta uraren kutsadura eta biodibertsatea galtzearen eragilea da.

 

Inguruko komertzio txikiak bultzatzea. Baserriak.
 

Baserri eta komertzio txikiak non saltzen diren produktuak bertakoak diren multinazionalek zapalduta daude eta diru asko galtzen dute. Bertako produktuak izanik kalitatea ona da baina prezioarekiko konpetentzia handia egoten da hori dela eta beti galtzen irtetzen dira.

 

 

Animaliak proba modura erabiltzea.

 

Enpres askok bere produktuak merkaturatu baino arinago hainbat proba egitera ohituta daude. Proba horiek ez dira txarrak animalietan ez badira, hau da, askok animalia txikiak erabiltzen dituzte (saguak eta simioak esaterako) kosmetiko berriekin probak egiteko eta gizakiarentzako egokiak direla baieztatzeko.

 

 

Ondorioz gure enpresak arazo hauei aurre egiteko helburuarekin hainbat soluzio planteatzen ditu, pixakanaka-pixakanaka planeta hobetzen joaten zentzu askotan.

Animalien aurkako trata txarra murrizteko, jendeari dieta alternatiba ezberdinak eskeintzen dizkiogu. (Bai dieta beganoak bai begetarianoak). Hala nola, lortu nahi duguna, okelaren gehiegizko kontsumoak behera egitea baita, eta horrela dieta ezberdinak erakutsiz errazagoa da edozeinentzat.

Dieta horiek aurrera eramateko elikagaiak bertako baserrietatik lortzea eskeintzen dugu ere, horrela bertako komertzio txikiak ezagutzera eramaten ditugu eta primerako kalitatedun elikagaiak izatea bermatzen dugu.

Gure etika egunerokotasunean errespetatzeko arropa eta kosmetikoengan ere aldaketa bat aurkezten dugu. Gure ustez arazo honi soluzioa emateko arropak iturri ez animali batetatik etorri behar dira baita kosmetikoak ere. Horregatik gure enpresak denda ekologikoak promozionatzen ditu, bai kosmetikoak (animaliak parte hartzen ez duten produkzioa izan dutenak) bai arropa saltzen dituztenak (iturri artifizial bat duten arropa sortzen duten dendak).

 

“Eco Chancen naturarekiko orekan sinesten dugulako.”

 

© 2023 by Fundraising. Proudly created with Wix.com

bottom of page